XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

-Lo bakarrik egiten al duzu?

- Ez, lehengusuarekin!

- Zenbat urte dauzka?

- Nik adina!

- Bere konpainia badaukazu, zerk beldurtzen zaitu?

- Segituan hartzen du lo, eta bere izena oihuka esanda ere, ez da gehiago esnatzen!

Azken esaldi horrek asko argitu dit gizontxoaren egoera.

Badirudi bere izuak bakardadearekin harremana duela, zeren, distantzia kilometro kontu hutsa ez den bezala, bakardadeak ere askotan ez dauka jendea egon edo ez egotearekin zer ikusirik.

Migel bakarrik sentitzen da urrun sentitzen delako.

Baina nondik urrun?

- Zergatik uste duzu izeba Gloriaren hildako horiek zuri zerbait egingo dizutela eta Titori ez?

- Titok hildako aitona batekin hitz egiten du, eta hark jotzen ditu Titori zerbait egin nahi dioten guztiak!

- Jende askok uste du hildakoak beraiekin dabiltzala, beraiekin bazkaltzen dutela eta gauza askotan laguntzen dietela!

- Baina nik badakit hildakoek giltzaz itxitako ateak igoal-igoal irekitzen dituztela, eta jendeari begiak ateratzen dizkietela, motozerraz besoak moztu, kutxilaz lepoa moztu eta gero jan!

- Hori pelikuletan gertatzen da eta pelikulak gezurra dira!

Orain bai dakusadala garbi Migeliñoren beldurrak duen etorkia.